XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EMAZTEKIAK RUSIANEz othe dira Rusiako emazteak bertze erresumetako emazteak bezala? Bichtan da. Aurkhitzen balin badira han hemenka, bertzeak ez bezalako naturaleza batzu, ez gira estonatu behar: badakigu eskualdun emaztea ez dela Nord'eko emaztearen lehen kusi.
DRETCHOAMarx, Engels, Lenine eta bertze komunicht idazlarien arabera, Emaztekia gizonaren pare da, erran nahi baitu, emaztekiak badituala gizonaren dretcho guziak... Salbu, legeak ez du erraiten, emaztekiak behar dituela gizonaren karga guziak jasan! Zer maltzurkeria!
ONDORIOAKZer derama berekin lege berri horrek? Emaztekia ez dela alfertu behar familiako gochotasunean.
Erran gabe doa, senhar emazten arteko batasuna zangopetan emana izan dela. Emaztea laneko tresna bat baizik ez bada, akabo familia, akabo emazteak senharrari zor dion atchikimendua; komunichten balentria zen, emazteari libertate osoaren emaitea, nor nahikin, nahi zuelarik juntatu, haurra sorth'arau bere sabelean hil araziz.
Populuaren, langileriaren zerbitzari eta esklabo, bainan familiako eginbidetan osoki libro. Ez da erraite beharrik lege horiek naturalezaren kontra eginak zirela.
Duela hamar urthe, 1936-ean, komunicht buruzagiak ohartu dira bidez trompatu zirela: mundu berri bat zuten hitzemaiten, eta hogoi urtheren buruan sekulan baino gibelago ziren... Emazte gaichoek frogatu dute bazakitela sofrikarioan eta nahigaben jasaiten; haurretarik eta familietarik urrun behar izan zaiote bizi molde salbai bati lotu, eta nork daki chuchen zer pairatu duten gobernuko lantegietan...
Gazteria bere mentura utzia izan da, gachtakerian eta bandilkerian berme, aita-amen beldurrik ez zutenaz geroz. 1918-eko legeak larderia guzia khendua zuen aita familiakoeri.
FAMILIA ARRAFINKATZEN DUTE1935-eko legek berriz finkatu dute aita-amen poderea beren familietan; atzo kalte egiten ziotenak egun on egiten diote: alabainan huntan da komunichmuaren bilduma:
- Stoltz, papo gorriak dio:
... 1936-ko legeak garrazki punitzen ditu gisa hortako egitateak. Zorigaitzez, bizigailu eta bereziki bizileku eskasak nahi du izan diten oraino milaka eta milaka haur hiltzeak... Bertzalde, emazte ainhitz badabila oraino lantegietan lanean.
Bizkitartean, emaztekiak ez du nahi izan nola nahika pleatu komunichten legeri. Hari esker komunichtek arraberritu ontu dituzte lege batzu. Bainan, fida ditakea? Badakigu ezetz.
J.B.E.